Archivado en: Agenda, Aralar, Ekimenak, Iratzarri | Etiquetas: Iratzarri asanblada gazte
Hurrengo irailaren 13an, larunbatean, Gasteizen izango da Iratzarriren 1. Kongresuaren inguruko gazte asanblada. Bertan informazioa eta materiala luzatuko da. Zure parte hartzea ezinbestekoa da oraingo honetan!
Bilera Gasteizko egoitzan egingo dugu (Kanpokale berria 4, behea) arratsaldeko 17:00etan, larunbatean. Hator!
El próximo 13 de septiembre, sábado, en Gasteiz tendrá lugar una Gazte asanblada sobre el 1er Congreso de Iratzarri. Allí difundiremos información y materiales. ¡Tu participación es necesaria!
La reunión será en la sede de Gasteiz (Kanpokale berria 4, bajo) a las 17:00 de la tarde del sábado. ¡Acude!
Iratzarrik ordezkaritza izango du Arabako hautes zerrendetan
Iratzarri gazte erakundeko ordezkari bat izango da Arabako Aralarrek hauteskunde nagusietarako prestatu dituen kongresuko zerrendako lau kideen artean. Ruben Oribe Gasteiztarrak 4. postua beteko du zerrenda itxiz.
Iratzarri pozik agertu da “erakundearen indartzea Aralarrek zerrendak egiteko orduan kontuan hartu duelako”, eta babes osoa adierazi die bere hautagaiei. Gainera, adierazi du mobilizazioa hasiko duela euskal autonomiako hiru lurraldeetan bai Nafarroan ezker zibil eta zabalaren presentzia indartzeko eta indar hori hauteskundeetan erakusteko.

Aralarrek lehenengo aralar jaia ospatuko du Urriaren 28an Berriozarren (Nafarroa)
EGITARAUA
- 12:30–13:00 Harrera
- 13:00–14:30 Agurra, Bertsoak, Brindisa, Emanaldi musikalak, Mintzaldi politikoa eta Gonbidatuei agurra
- 14:30 Bazkaria
- Bazkalostean: Onarpenak, sari banaketa eta zozketak
- 17:30 Dantzaldia
- 19:00 Amaiera
- Umeendako puzgarriak egongo dira, eta Aralarren ardoa zerbitzatuko da.
- Iratzarrik egun guztian zehar edariak zerbitzatzeko barra, eta gazte gunea izango ditu.
Bazkarian izena emateko Iruñako egoitzatik (Aduanaren txokoa 16-18) pasa behar da edo ondorengo telefonora deitu: 948 20 63 62.




