Arabako Iratzarri


Hegoaldeko Koordinakundea Gasteizen
Mayo 28, 2008, 5:41 pm
Archivado en: Iratzarri

“Euskal gatazkak” konpontzeko gizartearen mobilizazioaren aldeko apustua egiten du Iratzarrik

Iratzarriren Hegoaldeko Koordinakundeak gazteriaren eta euskal gizartearen gatazkak konpontzeko bidean parte hartze eta mobilizaziorako deia berretsi du. Horien artean, ETAk daraman ekintza armatuen jardunaren aurrean kezka agertu du, eta gizartearen borondateari kasu egitea eskatu dio, erahilketekin amaituz. Zentzu horretan Eusko Legebiltzarrak, Aralarren proposamenez onartutako tortura eta inpunitateekin amaitzeko iniziatibaren garrantzia azpimarratu du.

Aralarreko gazteek gizarteari hitza “behingoz” emateko eskatu dute berton bizi garenok herri bezala gure etorkizuna erabakitzeko, eta gogorarazi du demokrazia ez partehartzaile bat, demokrazia mugatua dela. Iratzarriren asanbladak hezkuntzaren merkantilizazioa dakarren Bologna prozesua aipatu du eta “Prozesu honetan Europa garrantzi gutxien duena dela: Interes ekonomiko handien zerbitzura pentsatutako hezkuntza bat bultzatzea helburu duelako” argitu du.

Hegoaldeko koordinakundeak “Euskal Herria ekologiko eta iraunkor” baten alde apustua egin du, eta horregatik gazteriari dei bat egin dio Gelditour ekimenaren barruan, Abiadura Handiko Trenaren aurka deiturik dauden mobilizazioetan eta eztabaidetan parte hartzeko. Iratzarrik babes publikoa erakutsi dio Gelditourri eta gizartea eta gazteria animatu du AHTren aurka egiten diren ekitaldietan parte hartzeko.


Aún no hay comentarios por mucho
Deja un comentario



Deja un comentario
Línea y párrafo se rompe automáticamente, direcciones email nunca se muestran, permitido: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>